I r a u L t z a t X i k I e n L e k u k o a k



Yüklə 12,58 Kb.

tarix29.09.2018
ölçüsü12,58 Kb.


ELHUYAR  14/05

I R A U L T Z A   T X I K I E N   L E K U K O A K



“Uhinak gara. Uhinik gabe ez legoke bihotzaren

taupadarik, ez barrerik, ez negarrik”

Enrike Zuazua Iriondo

Matematikari ikertzailea

Enrike Zuazuak grinaz bizi du

matematika. Halaxe aitortzen

du, eta nabaritu egiten zaio,

gainera. Adibidez, galderei

erantzutean, ezin du ezkutatu

matematikarekiko sentitzen

duen erakarpena, lilura. 

Baina ez da horretan geratzen,

eta lilura hori kutsatzen

saiatzen da, uste osoa 

baitu gizartearen motor

nagusienetariko bat dela

matematika.

Oro har, matematikaren mirariak harritzen nau

egunero. Matematika gizakiak asmatutako eta

sortutako tresna da, ingurunea ulertu nahian.

Eta ulergaitza zait hain zehatza, hain indartsua

izatea.


Zientzialari handienak ere matematikaren au-

rrean apal aitortu ziren, txiki. Einsteinek, bere az-

ken egunetan, natura jarri zuen zientziaren gai-

netik. Newtonek, berriz, Jaungoikoa aipatu zuen,

lege matematikoen bidez antolaturiko unibertso

baten egile bakar posible gisa. Leonardo da Vincik

esan zuen ez zegoela ziurtasunik matematika

aplika ezin zen lekuetan. Galileok, unibertsoa

matematikaren hizkuntzan idatzita zegoela…

Txunditu egiten nau matematikaren barnetik bi-

zitzeko aukera izanak. Bere indar miragarriaren

behatzaile, eta, neurri txiki batean bada ere, sor-

tzaile izateak pribilegiatu sentiarazten nau.

Lanean hasi nintzenetik bidean naiz, mendiza-

leak mendian gora bezala. Baina bidea hasi bes-

terik ez da egin. Beti ikasten... Oraindik asko fal-

ta da lehen tontorrera igotzeko.

Bestalde, ikasle naizen arren, profesional gisa ba-

dut besteei erakusteko aukera ere. Horrek katea-

ren etorkizuna ziurtatzen du. Hain zuzen, giza-

kia, matematika sortzeko gai izateaz gain, haren

etorkizuna bermatzeko gai ere izan da.



Zerk harritu, asaldatu edo txunditu zaitu gehien, lanean hasi zinenetik?

Kirolean esaten da garrantzizkoa lehiatzea dela,

ez irabaztea. Matematikan gauza bera esango

nuke, aritzea da gogoko dudana. Horrekin go-

zatzen dut eta horrela jarraitzea nahiko nuke.

Baina besteengan ere nahiko nuke piztu mate-

matikarekiko interesa. Horregatik, bulegoko lan

isilean ez ezik, elkarrizketak ematen eta horrela-

koetan ere aritzen gara.

Izan ere, matematika gizartearen motor nagusie-

netariko bat da. Eta Euskal Herriak hori benetan

barneratuz gero, gure herri txiki eta txikitu honek

aurrerapauso galanta egiteko aukera izango luke.

Euskal Herrian ahalegin handia egin dugu gure

sarea osatzeko. Nire ustez, orain energia horiek

integratzeko beharra dugu, gazteek aukera berri

lehiakorrak izan ditzaten Euskal Doktoretza Bikain-

tasun Eskola Internazional batean.

Bestalde, 2000. urtean, milurtekoko zazpi proble-

mak aukeratu genituen matematikariok. Horie-

tatik bakarra ebatzi da: Perelmanek Poincaréren

aierua egiazkoa zela frogatu zuen 2006an. Gaine-

rakoek  ebatzi gabe jarraitzen dute.

Dena dela, ni ez naiz gai horietan ari. Nire arloa

uhinak dira, haien portaera aztertzeko behar di-

ren simulazio-tresnak garatzen aritzen naiz. Eta

grina handiz bizi dut nire arloa. Izan ere, uhinak

gara. Uhinik gabe ez legoke bihotz-taupadarik, ez

barrerik, ez negarrik. Merezi du, beraz, gaiak.



Zer iraultzaren edo aurkikuntzaren lekuko izan nahiko zenuke zure ibilbidean?

Enrike Zuazua Iriondo (Eibar, 1961) BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) zentroko zuzendari sortzailea

da; eta, bertan, Ikerbasque Fundazioko ikertzailea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Matematika 

Aplikatuko katedratikoa ere bada. Uhinen arloan espezializatuta dago, eta sari ugari jaso ditu; azkena, 

joan den otsailean: Humboldt Ikerketarako Sari ospetsua. 

ARG.: LUIS JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS.



Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia



Dostları ilə paylaş:


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2019
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə