Martxoak 8 eibarren kartel lehiaketa



Yüklə 6,87 Kb.
tarix27.03.2018
ölçüsü6,87 Kb.
#35415

MARTXOAK 8 EIBARREN kartel lehiaketa

Eibarko Udalaren Berdintasun Batzordeak 2018ko Martxoaren 8ko programaziorako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du honako oinarri hauek argitara emanez:



  • Tramite hau Pegoran egin daiteke

OINARRIAK

Derrigorrezko testua: Martxoak 8, 2018 EIBARREN

Gaia: Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara

Kolorea: norberaren aukerakoa.

Neurriak: 50x60 cm

Lanak aurkeztuko dira:



  • Euskarri fisiko batean

eta baita ere

  • formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 p.p.p.-ko bereizmenarekin).

  •  e-mailez ez da jasoko lanik.

Kartelak izenburupean (edo lemapean) aurkeztuko dira. Erantsita, kartazal itxi bat ekarri beharko da.  Kanpoaldean izenburua eta egilearen adina jarri; barruan, izena, abizen biak, egilearen bizilekua, telefonoa eta e-maila.

Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 5ean izango da, 19:00rak arte, PEGORAn (Eibarko Udala. Untzaga plaza, 1. 20600  Eibar).

Saria Eibarko dendarien 400 euroko balea izango da.  

Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.



Epaimahaiak otsailaren 7an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.

Epaimahaikideak nortzuk diren erabakia ematen  den egunean jakinaraziko da.

Epaimahaiak oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz konpontzeko  ahalmena du.

Kartel saritua Martxoak 8ko Batzordearen esku geratuko da. Batzordeak kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.

Saririk jaso ez duten originalekin Martxoaren 8ko Batzordeak erakusketa bat antolatuko du eta hura amaitu ondoren jabeek hartu ahal izango dituzte hurrengo 30 egunen barruan.

Bestetik, kartel-irabazlea Martxoaren 8ko egitarauaren irudia izango da.



Lehiaketan kartel originalak aurkezten dituenak oinarri hauek diotena ontzat ematen du.


Yüklə 6,87 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə