Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Armen Merkataritzari buruzko Nazioarteko Hitzarmena (amh)



Yüklə 93,88 Kb.
tarix06.05.2018
ölçüsü93,88 Kb.
#41828




Giza eskubideen aldeko eskola-sarea

Armen Merkataritzari buruzko Nazioarteko Hitzarmena (AMH)

Balen kontra babestutako hitzarmen baten alde!

(2012ko martxoa-maiatza)

Adina: 8 urtetik gora






SARRERA

2009an, nazioarteak armen nazioarteko salerosketa eraginkortasunez arautuko zuen hitzarmen baten negoziazioei ekitea erabaki zuen. Bakearen Nobel saridun entzutetsu batzuk eta mundu osoko gobernuz kanpoko erakunde batzuk (hala nola Amnesty International) buru izan zituen kanpainaren ostean, 153 estatuk bozkatu zuten NBEren Batzar Nagusiaren 64/48 Ebazpenaren alde. Ebazpen horretan, hitzarmen “sendo” bat ezartzeko eskatzen zaie estatuei, alegia, arma konbentzionalen inportazioari, esportazioari eta transferentziari buruzko ahalik eta nazioarteko araurik gorenenenak barne hartuko dituen hitzarmen bat. Aurreikuspenen arabera, hitzarmena New Yorken negoziatuko dute, 2012ko uztailaren 2tik 27ra. Hona hemen gure proposamena: martxotik maiatzera bitartean, hartu tarteren bat edo beste, zure ikastetxean zenbait jarduera egiteko.

Amnesty Internationalen, gure proposamenak ikasleek ezagutzak barneratzeko eta giza eskubideen aldeko gaitasuna, jarrera eta balioak garatzeko baliagarriak izatea nahi dugu. Halaber, orientazio gehiago ere baditugu ikasleak ekintzak gauzatzera bideratu nahi dituzten irakasleentzat.

©
Christian Franz Tragni/Demotix



OHAR OROKORRAK

Proposamen hauek egokiak dira irakasgai hauetan lantzeko1:



  • Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza, Hezkuntza etiko-zibikoa, Filosofia eta Herritartasuna.

  • Hizkuntza eta Literatura; Erlijioa; Atzerriko hizkuntza (ingelesa); Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia; tutoretzak eta curriculumetik kanpoko jarduerak.

Txosten honez gain, zerbait gehiago behar dugu?

Jarduera hauek egiteko, material osagarriak beharko dituzue. Horiek jaisteko, egin klik azpimarratuta dauden hitzetan!



Noiz erabil dezakegu material hau?

Proposamenak aipatutako edozein irakasgairen eskola-orduetan landu ditzakezue.

Halaber, proposamenen bat ikastetxeko eremu komun batean (patioa, areto nagusia, korridorea…) plazaratzea proposatu nahi dizuegu, ikastetxeko kide guztien partaidetza sustatzearren.

Tutoretza-planak eta tutoretza-orduak testuinguru bikaina dira giza eskubideei lotutako gaiak lantzeko.

Zure ikastetxean eskola-talderik bada, haren edozein bileratan egin ditzakezue jarduerak.

Adingabeen sinadura eta irudiei buruz kontuan hartu beharrekoak

A
mnesty Internatiolek ikasleek agintariei eskaerak egitea edo beren irudia erakustea proposatzen du zenbait jardueratan, herrialde jakin bateko giza eskubideen egoera hobetzeko asmoz, betiere. Oso garrantzitsua da jarduera horiek gauzatu aurretik ohar hauek kontuan hartzea.




GELAZ GELA

Ikastetxean eskola-taldea edo ikasle interesdunak egonez gero, eska iezaiezue baimena irakasleei, gelaz gela armen salerosketak giza eskubideen urraketekin duen lotura azaltzeko. Modu horretan, ikasle batzuek kontatuko diete gainerakoei zer ari den gertatzen herrialde horietan, eta konpromiso handiagoa lortuko dute.


© Reuters/Albeiro Lopera






ZER EGIN

Hemen ageri den edozein jarduera egin aurretik, proposatu ikasleei giza eskubideen urraketen eta armen salerosketaren arteko loturaren inguruan hausnarketa egin dezatela. Hona hemen horretarako erabil ditzakezuen zenbait ideia:


HASTEKO...
Ezinbestekoa da zuen eskola batean edo tutoretza-orduetan tarte bat hartzea armen salerosketak giza eskubideen urraketekin duen lotura sakonago aztertzeko. Lan hori egiteko, INFORMAZIO OSAGARRIA atala eta 1.1 eta 1.2 eranskinak erabil ditzakezue.


EDUKI GAITZAZUE JAKINAREN GAINEAN!
Oso garrantzitsua da redescuelas@es.amnesty.org helbidera idaztea eta zertan ari zareten jakinaraztea. Horrela, proposatutako gaien gaineko edozein berri eman ahal izango dizuegu.

GERO, EKINTZA GAUZATU!


Armen salerosketari buruzko informazioa bildu ostean, egin hurrengo atalean proposatuta datozen jardueretakoren bat eskola-orduetan.

INFORMAZIOA LORTZEKO...
Oinarrizko informazioa nahi baduzue...
AIren webguneko armei buruzko atala. Bertan, oinarrizko datu batzuk eta erreferentziazko dokumentuak aurkituko dituzue.
La creación de un tratado sobre el comercio de armas. Documento informativo (3 orri).
Sakontzeko informazioa nahi baduzue...
Ni un arma para atrocidades o abusos izeneko dokumentua. Armen salerosketa, Siriako, Txadeko, Sri Lankako, Kolonbiako eta Greziako kasu banaren bitartez. (12 orri).
Transferencia de armas a Oriente Próximo y norte de África. 79 orriko txosten luzea.
Armei eta emakumeei buruz...
Los efectos de las armas en la vida de las mujeres y las niñas .(51 orri).

HAUR SOLDADUAK
Gatazka armatuek eta indarkeria armatuak giza eskubideen aurkako urraketak eta gehiegikeriak sortzen dituzte, eta armak lortzeko erraztasunak antzerakoak areagotu egiten ditu. Ondorio kaltegarri horiek haurrengan izaten dute eragina bereziki.
Haur soldadutzat indar edo mugimendu armatu erregular edo ez-erregular batean parte hartzen duen 18 urtetik beherako edonor jotzen da. Haien kopurua zenbatzea oso zaila izan arren, 2004ko apiriletik 2007ko urrira bitartean 19 herrialde edo lurraldetako milaka haurrek modu aktiboan parte hartu zuten gatazka armatuetan, gobernuko indarretako kide gisa edo estatuarenak ez diren talde armatuetako kide gisa, eta arriskuan jarri zuten euren segurtasun fisikoa eta mentala.
Armen salerosketa arautzen duen hitzarmen sendorik ez izateak areagotu egiten ditu haur horiek armak erabiltzeko aukerak edo arma horiek haurren kontra erabiltzekoak. Arma arinen gaineko kontrolik ezaren ondorioz, adingabe horien giza eskubideak errazago urratzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, unitate didaktiko hau erabil dezakezue.
HIRU UNE GARRANTZITSU...

2006: Nazio Batuen Erakundeak armen salerosketari buruzko akordio bat lortzeko lanean hastea erabaki zuen. 153 herrialdek alde bozkatu zuten.

2009: Nazio Batuen Erakundeak hitzarmena onartzeko egutegia adostu zuen. Egutegi horren arabera, biltzar bat egingo zen 2011n, eta beste bi 2012an (otsaila eta uztaila).

2012: Uztailean, hitzarmena negoziatzeko amaierako biltzarra egingo dute.


EMAKUMEAK ETA ARMAK

Kontrolik gabeko arma-transferentziek giza eskubideen urraketak ekar ditzakete, eta horiek bereziki larriak izan daitezke emakume eta neskatxengan. Hori ere ikusarazi behar diezue ikasleei. 2. eranskinean, emakumeei eta armei buruzko datu batzuk dauzkazue. Gaian sakondu nahi izanez gero, dokumentu hau erabil dezakezue.



Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, data egokia izan daiteke armen salerosketak emakume nahiz neskatxengan ondorio bereziki latzak dituela azaltzeko.





AI-ren iritzia

Amnesty Internationalek armen merkataritzaren gaineko hitzarmen irmoa nahi du, erabat bermatuta gera dadin armen transferentziak debekatu egingo direla arma horiek giza eskubideak urratzeko edo urraketa horiek faboratzeko erabiltzeko arriskua dagoen kasuetan.




JARDUERAK
Amnesty Internationalen, ikasle zein irakasleek giza eskubideekin lotutako gaiak ezagutzea nahi dugu. Milioika norbanakoren ekintzei esker, pertsona askoren bizimodua hobetu daiteke!!!
IDATZI ESTATUEI!

Adina2: 12 urtetik gora.

Iraupena: aurretiko prestakuntza + 20 minutu
Aurretiko prestakuntza
Gutunak bidali aurretik, tarte bat hartu beharko duzue ikasleekin hobeto aztertzeko zer-nolako lotura duen armen salerosketak giza eskubideen urraketekin. Lan hori egiteko, INFORMAZIO OSAGARRIA atalean eskura duzuen informazioa erabil dezakezue.

20 minutu

Nazio Batuetako estatuek Armen Merkataritzari buruzko Nazioarteko Hitzarmena abiarazteko ekimena nabarmenki babestu bazuten ere, interes ugari dituzte armak, munizioak eta material militar nahiz poliziala arduragabeki saltzen uzten jarraitzeko. Zerbait egin behar dugu egoera hori aldatzeko.


Egin eskaera bat Txinari, Ameriketako Estatu Batuei, Errusiari, Erresuma Batuari, Frantziari eta Alemaniari, 3. eranskineko eredua erabilita.
BIDAL IEZAZKIGUZUE GUTUNAK! Zuen ikastetxeetako gutunak munduko milaka lagunen gutunekin elkartuko ditugu, eta guztiak batera bidaliko ditugu, eragin handiagoa izan dezaten. Hortaz, ez duzue zigilurik behar!
Bidal iezazkiguzue bi modu hauetako batean:


  • Zuzenean emanda zuen hiriko AI taldeari. Hemen duzue hura aurkitzeko esteka.

  • Postaz bidalita, helbide honetara: Fernando VI kalea, 8. zk.- 1.a – ezk., 28004 Madril; Carlos Sanguinoren izenean.



ARMEN AZOKA

Adina: 12 urtetik gora

Iraupena: aurretiko prestakuntza + 30 minutu
Aurretiko prestakuntza + 30 minutu

Jarduera honen bidez, agerian utzi nahi dugu ez dagoela kontrol eraginkorrik armen salerosketan. Izatez, platanoen edo beste fruta batzuen merkataritza arautuagoa dago armena baino. Hona hemen gure proposamena: irudikatu modu erraz batean fruten azoka bat (mahai bat saltoki gisa erabilita) edo armak saltzeko top manta bat.


  • Jarri zenbait fruta mota eta jostailuzko armez betetako kaxak nahastuta. Idatzi horma-irudi batean 1.1 eta 1.2 eranskinetako datuak eta hurrengo jarduerako mezuak, eta jarri horma-irudi hori arma-kaxen ondoan.




  • Azoka edo top manta jolastokian eta ikastetxeko igarobideren batean antolatu. Zenbat eta jende gehiagok ikusi, orduan eta hobeto. Beste aukera bat ikastetxeko kafetegiaren laguntza jasotzea da: jarri pistolez edo granadez betetako kaxak normalean saltzen diren produktuen artean, eta idatzi alboan armen hitzarmenari buruzko mezuak.




  • Jarduera hau 3. eranskineko eskaeraren osagarri ezin hobea da. Bildu itzazue ahal bezainbeste sinadura armen hitzarmenaren alde!


SUSTATU HITZARMENA GIZARTE-SAREETAN

Adina: 12 urtetik gora

Iraupena: zenbait tarte
Zenbait tarte

Oso garrantzitsua da Facebook, Tuenti eta Twitter gizarte-sareetan armen hitzarmenari buruz hitz egitea. Ikasleekin batera, presta itzazue hitzarmenaren aldeko ereduzko mezu batzuk, Twitter sarerako (140 karaktere) eta Facebook eta Tuenti sareetarako (600 karaktere). Hona hemen ideia batzuk:



  • Arma gehiagorik ez: basakeria eta gehiegikeria gehiago ez.

  • Manten ditzagun armak esku okerretatik urrun!

  • Babestu giza eskubideak balen kontra babestutako armen tratatu batekin.

  • Historian lehendabizikoz…, armen salerosketa arautzeko hitzarmen bat!


Osagarri gisa, data jakin batzuetan Txinari, Ameriketako Estatu Batuei, Frantziari eta beste herrialde batzuei zuzendutako ekintzak proposatuko ditugu, gizarte-sareen bitartez giza eskubideak errespetatuko dituen armen hitzarmena eskatzeko. Egon adi AIk Twitter sarean, Facebook sarean eta Eskola Sarearen webgunean dituen profilei.


DENBORA GUTXI BADUZUE...

  1. Prestatu armak suntsitzeko ekintza sinboliko bat zuen ikastetxean. Jostailuzko armak erabil ditzakezue. (Adina: 8 urtetik gora)

  2. Irakurri ikasleek 4. eranskinean oinarrituta idatzitako armen hitzarmenaren aldeko aldarrikapena. (Adina: 12 urtetik gora)

  3. Zenbait umoristak armen salerosketari buruz egindako bineta hauek abiapuntu hartuta, hitzarmen baten beharrari buruzko eztabaida laburra egin ikasgelan. (Adina: 14 urtetik gora)



©
AI



ARMEN SALEROSKETAREN AURKAKO ESKU-HORMA

Adina: 8 urtetik gora

Iraupena: 30-45 minutu
30-45 minutu

Jar ezazue paper jarraitua ikastetxeko bistako tokiren batean. Erraz garbitzen den hatz-pintura erabiliz, ikastetxeko kideek euren eskua irudikatuta sinatu ahal izango dute, Armen Merkataritzari buruzko Hitzarmenaren alde daudela adierazteko.


Beste aukera bat ikasleek armen argazkiak edo marrazkiak itsastea eta eskuak haien gainean irudikatzea da.

ARMEN SALEROSKETAK ASKEA IZAN BEHAR DU?

Adina: 12 urtetik gora

Iraupena: 35 minutu
15 minutu

Jarduera hau egiteko, jar ezazue arbelean edo kanoi digital batez proiektatu 4.1 eranskineko irudia (ahal izanez gero, DIN A3 neurrian edo handiagoan). Idatz ezazue arbelean galdera hau: Armen salerosketak askea izan behar du?
Egin ezazue 10-15 minutuko eztabaida, eta idatz itzazue ateratako ideia guztiak. Nabarmen ezazue armek haurren giza eskubideak urra ditzaketela, eta eman ezazue haur soldaduen berri.

20 minutu

Gero, bana itzazue 4.2 eranskineko txartelak (aldez aurretik ebaki), eta utz iezaiezue ikasleei tarte labur bat, txartelak irakur ditzaten. Ikasle bakoitzak ahots ozenez irakurriko du txartel bat, eta irudian ageri den armaren ondoan ipiniko du, armen gaineko datu guztiak agerian gera daitezen.
Gero, galde iezaiezue ikasleei datu horiek ezagututa hasieran zuten iritzia aldatu ote den. Amaitzeko, idatz itzazue ondorio labur batzuk, ikasgela osoak armen salerosketari buruz duen iritzia jasotzeko.

ZER ERAGIN DUTE ARMEK PERTSONENGAN?

Adina: 14 urtetik gora

Iraupena: 30 minutu
15 minutu

Hasteko, 5. eranskina banatuko diozue ikasle bakoitzari. Eranskin horretan Sri Lankan tiroz hil zuten Ragihar Manoharan ikaslearen kasua daukazue. Ikasleak 4-5 laguneko taldetan jarriko dituzue, eta kasuari buruzko informazioa elkarrekin irakurriko dute.
15 minutu

Gero, eztabaida labur bat egingo duzue galdera hauen gainean:




  • Kontrolik gabeko salerosketak zerikusia izan zuen Ragihar gazteari gertatutakoarekin?

  • Zure ustez, armen merkataritzari buruzko hitzarmen batek Ragiharren heriotzaren antzekoak ekidingo lituzke? Zergatik?

©
UN Photo/Albert Gonzalez Farran





1Proposamenak hezkuntza ez-formalerako ere egokiak dira.

2Jarduera hau Lehen Hezkuntzan egin nahi izanez gero, gomendagarria da eskaeraren testua egokitzea eta jarraibide hauek kontuan hartzea.

Yüklə 93,88 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə