Jesusen jarraitzaileak: San Karlos Houben



Yüklə 86 Kb.
tarix02.10.2018
ölçüsü86 Kb.
#71665

JESUSEN JARRAITZAILEAK
Urtarrilak 5
SAN KARLOS HOUBEN

Erlijioso Pasiotarra

“Irlandako samariarra”




EGUN HONETARAKO ZEHAZTASUNAK
P

erluigi di Eugenioren berba batzuek laburbatzen dabe ondoen, maitasunezko batasunez gainera, gizaseme apal honen historia pertsonala, baina bai pasiotar Familiarentzat eta bai Eleizearentzat, batez ere, Irlandakoarentzat, esanguratsua: “Bedeinkatzen, osatzen eta parkatzen emon eban bizitza osoa, beti prest eta maitekor. Behartsuen artean behartsu, bere bizitza osoa sufritzen dagozanen zerbitzura jarri eban. Osorik Jaungoikoarena eta osorik hurkoarena. Bai gorputzez eta bai espirituz nekatuak ez eutsoen atsedenik emoten unetxo baten ere. Familia eta aberria bihotz erdian eroiazan, nahizta biengandik urrun lanean jokatu urte askotan; sufritzen egozanak hartu ebazan senidetzat eta Irlandarrak aberkidetzat”.
Joan Andres 1821. urteko abenduaren 11an jaio zan Monstergeleen-en, Ruremond Eleizbarrutian (Holanda). Jaiotza egunean bertan bateatua izan zan. Berez zan barrukoia eta jainkozalea; txikitatik agertu eban abade izateko gogoa. 1835. urteko irailaren 26an egin eban Lehenengo Jaunartzea, eta urte bereko ekainaren 28an Sendotza. Ohiko ikasketak Sitard-en hasi ebazan, eta Broeksitard-en jarraitu; 1840. urtean eten beharra izan eban, soldadutza egiteko.
Hain zuzen ere, Bergene-op-Zoom-eko kuartelean, 1841. urtean, entzun eban lehenengoz Pasiotarren Kongregazinoaren barri, soldadutzako lagun baten bidez; honek anai bat eukan pasiotar sartuta. Soldadutza amaituta, bere ikasketak amaitu ahal izan ebazan. Kongregazino horren espiritualtasunak erakarrita, Pasiotarren artean sartzea eskatu eban. Domingo Barberik onartu eban komentuan. Ere-kon nobiziaduan sartu zan, Tournai ondoan, 1845. urteko azaroaren 5an. Hurrengo abenduaren 10an, nobiziadutza amaituta, erlijioso botoak egiten ditu, KARLOS de SAN ANDRES izena aldatuz. Filosofia eta teologia ikasketak amaitu ondoren, 1895. urteko abenduaren 21an abadetza hartu eban.
Berehala bialdu eben Ingalaterrara, bertan Pasiotarrak hiru komentu jaso barri ebezan eta. Beste barik, bere gain hartu eban nobizioen maisuorde izateko ardurea, Broadway-n, eta pastoraltza ardurea San Wilfridoren parrokian eta ondoko auzoan. Hemen irlandar etorkinen zerbitzura jarri zan; izan ere eurok ziran mehatz-lan neketsuetako langileak. Esperientzi hau aberasgarri izan jakon, gerora Irlandara bihurtzean. Gorputz eta arima jarri zan euren zerbitzura, euren arazoak bereganatuz. Jota ke eurak gogoberotuz, osatuz, lagunduz, jakina, Kongregazinoko eta pastoraltzako ardurak itzi barik.
1856. urtean Mount Argus-era, Dublin ondora, aldatu eben, denpora gitxi dala Pasiotarrak hara heldu ziran eta. Komentu eta eleiz barriak jaso behar ziran. Aita Karlosek bete-betean agertu eban bere trebetasuna. Irlandar herriak lehendik ondo ezaguna eban, orain euren txanda da beragaz beste hainbeste egiteko. Laster baten jasota egozan komentua eta eleizea, Kurutzeko San Pauloren izenean.
Karlos ez zan sermolari trebea, batez ere, hizkuntzaren aldetik; baina orduak eta orduak emoten ebazan autorlekuan, hilzorian egozanen ondoan, gaixoak San Pauloren erlikiaz bedeinkatuz. Berak asmatutako otoitz bero argiakaz laguntzen eutsen. Mirarigile fama hartzen hasi da. Egunero batzen jakozan komentu ingurura erromesak, Irlandatik, Ingalaterratik, Eskoziatik eta Amerika bertatik etorriak, bere santutasunak erakarriak.
Beti aurkitzen eben beragan bihotz errukitsu, zabala eta samurra. Dublin-eko osagileak eta gaixozaintzaileak berari deitzen eutsoen kasu larrienetan, eta bai agudo erantzun, etxeetara eta ospitaletara hurreratuz; sarritan osasuna bihurtuz eta poza eta bakea eskeiniz. Hilzorian egozanei maitasunez laguntzen eutsen, euren ohe ondoan belauniko otoitz eginez. Lanaren lanez eten aurretik, Nagusiak beste komentu batzuetara bialtzen eben noizean behin; baina Dublin ezelan ere ahaztu barik.
Alkarte bizitzan eredugarri zan, sinismenez eta ontasunez betea, xumea eta atsegina, gozotasunez gainez. Ardurak ardura, denporaldi luzeak emoten ditu Sagrarioaren aurrean. Behin baino gehiagotan estasi argitan aurkitzen eben, batez ere, Eukaristia ospatzean.
Bere bizitzaren azkenaldian sufrimenturik asko izan eban gangrena zitalak jota bere hanka baten eta beste gatx askogaz minduta. Eroapenez jasan ebazan guztiak, bere apostolu garra epeldu barik. Egunero eta sarri etxeko 59 eskailera maila jatsi eta igon behar izaten eban, laguntza eske beragana etozanei erantzun bat emoteko.
1893. urteko urtarrilaren 5an atseden hartu eban Jaunagan. Bost egun jarraian euki behar izan eben lurra emon barik, Irlanda osotik etorren jentearen eskariz.
Joan Paulo II. Aita Santuak dohatsu izendatu eban 1988. urteko urriaren 16an, Aita Karlosen santutasunaren entzutea lau haizetara zabalduz, bizi zalarik ere “Mount Augus-ko santua” deitzen eutsoena. Benedikto XVIak santutzat autortzen dau 2007. urteko ekainaren 3an.


JAUNAREN HITZAREN ARGITAN

EBANJELIOA: Markos 1, 29-39



Aldi haretan, Jesus, sinagogatik urtenda, Simon eta Andresen etxera joan zan, Santiago ta Joanegaz. Simonen amaginarrebea ohean egoan kalentureaz; eta berehala haregaitik berba egin eutsoen. Ondora joan jakon Jesus, eskutik oratu eta jagierazo egin eban; eta kalenturea joan jakon eta zerbitzen hasi jaken.
Arratsaldean, eguzkia sartu zanean, gaiso eta deabrudun guztiak ekarten eutsoezan, eta herri guztia ate-aurrean batu zan. Harek asko osatu ebazan era guztietako gatxetatik, eta deabru asko uxatu eban. Eta deabruei ez eutsen izten berba egiten, Bera nor zan baekielako.
Goizean goizetik, oraindino ilun egoala, jagi zan eta, handik urtenda, leku baztertu batera joan zan, eta han otoitzean hasi.
Simonek eta Simonegaz egozanak Haren bila urten eben; eta aurkitu ebenean, esan eutsoen:

- «Danak zeure bila dabiltzuz».

Eta Harek:

- «Goazen hemendik inguruko herrietara, han ere berba egin dagidan, horretarakoxe etorri naz-eta».
Eta holan, Galilea guztian zehar ebilen, sinagogetan berba egiten eta deabruak uxatzen.


GAUR GURE TXANDA
Bai egoki datorrela “koadro” honen barruan -gizaseme apal baizen zoragarri honengan- jarri dogun ebanjelio atala! Seguru asko KARLOS HOUBEN-ek irakurri eta ondo hausnartua eukan Markos ebanjelariaren pasarte hau, eta beretzat hartua, bizi bihurtuz, Jesusen bide eta helburu bardinak erabiliz.
Beste behin, harritu egiten gaitu lehenengo datu honek: Jaungoikoak HARRIGARRIAK egiten dituala pertsona edegiak eta prestak aurkitzen dituanean. Gogoan hartzeko da: Aita Karlosek ez dau “menperatzen” leku haretako hizkuntza, eta hau, duda barik, benetako baldintza bat da. Holan eta guztiz ere, Jesusen Espirituaren eragina harrigarria izan zan, pasiotar erlijioso apal honen bitartez. “Irlandako samariarra” izenez ezagutua izatea oso esanguratsua da. Eta hor dago! Jaungoikoak ahal ditu gauza harrigarriak egin “itxuraz” makala dan jenteagaz, baina behartsuakaz eskuzabal baizen sentibera diranakaz.
Eta hauxe izan daiteke Jesusen jarraitzaile “haundi” honen aurrean begirada kontenplakor baten bigarren datua: Makalenen, behartsuenen, gizarte haretako baztartuenen LAGUNA dala. Bere bizitza xume baizen sakoneko kontakizunak gogoan hartuz... bai daukala antz itzela Ebanjelioko Jesusegaz! Jesus Berak lez, Aita Karlos ere sufritzen eta egoera larrienetan dagozanen hurrrean dago, baita hilzorian dagozanen ondoan.
Horrez gainera, biografiak gizaseme honen alderdi klabe bat ere azpimarratzen dabe: AUTORLEKUAN emon ebazan etenbako ordu iladak. Hara doakioz milaka euren kontzientzien bake bila. Bai, argi pixka baten bila, itxaropen edo sendotasunaren bila... bizitzari gaur aurre egiteko, nahizta gogorrena izan. Eta Aita Karlosek, bere bihotz errukitsu eta samur eta guzti, onartzen ditu euren bizitzako zauriak osatzera doakiozanak.
Ezelango zalantza barik, hemen aurkitzen dogu ENTZUTEAREN balioa, nekatuta edo zaurituta dagozan bihotzentzat terapiarik onena lez. Seguruenez, Aita Karlosek baeban aukera honen kontzientzia, eta Nazareteko Maisuaren antzera, pertsonak “osatzen” ebazan, hain beharrezko eben argi barri bat eta itxaropen arnasa emonez.
Holan dala, argi dago ez dirala beharrezkoak “bitarteko” harrigarriak, ezta ezelango “extrarik” pertsonak askatzeko, hori barik, bihotz haundiz ONARTZEA eta ENTZUTEA (azken baten Nazareteko Jesusek horixe egiten eban eta esku miragarriz egin ere) dira konponbiderik baliotsuenak hainbeste egoeretan. Holan ulertu eta bete dabe Maisu honen jarraitzaile askok eta askok. Baita Aita Karlos Houben-ek ere.
Jesusen jarraitzaile honen, Aita Kalos Houben-en, oinarrizko KLABEA honetan datza: Kurutzearen oinetan moldatua izana. Pasiotarren KARISMAK landu eban “Kalbarioko Eskolan” eta honek… askotarako emoten dau. Iturburu horretan edateak pertsonak errotik formateatzen ditu. Kurutzeko Paulo, Pasiotar Familiaren sortzailearen mireslea izanik, alderdi hau bihotz betean bizi izan eban. Bere espiritualtasuna eta barru-bizitza espiritu eta karisma horretaz moldeatuta egozan. Horregaitik, hain sentibera izan zan kurutzetik eta sufrimentutik hur bizi izan ziranakaz, egoera latz askotako kalbarioan lagun izan eben.
Koadro” esanguratsua, GAUR eta HEMEN ere, eta GURETZAKO, pasiotar erlijioso “xume” honek eskeintzen deuskuna; izan ere, sufrimentuaren mundua barrutik bizi izan eban, batez ere, pertsona makalenakaz eta minduenakaz KOMUNINO estuan biziz eta jokatuz. Bere “bizi-eredua” guretzat DEI indartsua da. Baleiteke “egikera” batzuk gaurko espiritualtasunagaz ados ez egotea; baina bere KLABEAK seguru asko baliozkoak dira, eta Nazareteko Maisuari jarraitzeko bidean lagungarri izango doguz.
Uxala bere jaia ospatzeak laguntzen badeusku “SAMARIAR” izaten, bere sasoiko Irlandan bera izan zan lez. Ziur egon, zeregina ez jaku faltako. Bere jarraibideak eragin deiskula barrutik. Izan bihotz!


OTOITZA
Jaungoiko Aita-Ama, maitasunez eta samurtasunez betea!

Egiz eta benetan nahi dozu guk, seme-alabok,

zure bizi-proiektua ezagutu dagigula,

eta Jesusen jarraipeneko bidetzat hartu dagigula,

gura bai, baina eta lortu ezin dogun hori lortu ahal dagigun,

geure bihotzaren asegarri.
Aita-Ama,

Zuk zure Seme maitea eskeini zeunskun,

bere berbaz eta jokabidez,

betetasunaren eta bizitzaren BIDEA erakutsi egiskun.

Eta Berak deitu ditu andra-gizonak Berari jarraitzera,

bizikera horretan, erradikaltasunez.
Aita-Ama,

GAUR gizaseme xume eta maitagarri hau ospatzean,

Aita KARLOS HOUBEN,

hurkoagaitik eta hurkoarentzat bizi izan zana,

batez ere, behartsu eta makalenen alde,

egiguzu, arren, geugandu dagigula berak bizi izan eban guztia

eta testigantza emon, anai-arreben HURTASUNAREN,

ONARPENAREN eta ENTZUTEAREN testigu izanaz;

eta holan argia eta indarra eskeini,

Zeuk guri eskeintzen deuskuzun lez.

Izan ere, Zuk zeure izaki guztientzat BETI ONENA

gura izaten dozu ta.


OTOITZALDIA
APALTASUN AGINTZARIAK
Jesus, hitz egiten deustazunean,

egunez zein gauez, hitzen bidez

eta kalera urtetzerakoan pertsonen bizitzaren bitartez,

entzun eta jarraituko deutsudan hitza emoten dot.


Jesus, nire gauzetan itxita ez nazala geratuko agintzen deutsut,

nire ikusteko eta ulertzeko eran,

nire bildur, segurtasun eta egietan,

horrela zure barritasuna hobeto aurkitzeko.


Jesus, apaltasunez ibiliko nazala agintzen deutsut,

gorputzeko eta espirituko begiak zabalik,

historiaren egunekotasunaren bizian

zure ibilbidea, lorratzak eta irudia aurkitzeko.


Jesus, nire harrokeria eta haundikeria lurperatzea agintzen deutsut,

kanpoko eta barruko profetei adi egotea,

eta zure barri ona erein eta gozatzeko,

laguntzen, osatzen eta maitatzen iztea.


Jesus, nire lurrari lotua ez egotea agintzen deutsut,

askok lortu ezin dabezan pribilegioak ez zaintzea,

zuk nahi dozun tokian zure ezaugarriak ikustea

eta zentzun bako borroketan indarrik ez gastatzea.


Jesus, dogma eta arauen laguna ez izatea agintzen deutsut,

bide agorretan inor ez bultzatzea,

oin-bide eta hertzetan dagozanen inguruan gelditzea

eta zure errukiaren atea beti jotea.


Jesus, isiltzea eta entzutea agintzen dot,

ikusi eta begiratu, jarraitu eta obeditu,

pobreen artean zure presentzia

txikia eta indarrik bakoa iruditu arren.




BERTSOA
Gaur “Irlandako samariarra”

goitizenez ezaguna,

Kalbariotik Jesusen partez

da oihuka daukaguna:

“Kristinauak bagara

zatoze eskolara,

ikas zer dan maitasuna;

gure Maisua maisu ona da,



Kurutzan Jesus Laguna”.
Yüklə 86 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə