Txortanek 2008 amaieran egin zituen lehenengo entsaioak, Maialenen (baxua) eta Unairen (gitarra) eskutik



Yüklə 12,63 Kb.
tarix29.09.2018
ölçüsü12,63 Kb.
#71211

Txortanek 2008 amaieran egin zituen lehenengo entsaioak, Maialenen (baxua) eta Unairen (gitarra) eskutik. Dena den, lehenengo entsaio serioak 2009arekin batera etorri ziren, Xabi (bateria) eta Uxue (ahotsa) teldera batu zirenean. Hala ere, Uxuek taldea utzi zuen geroago. Txortanek bigarren gitarrajole baten bila jardun zuen, eta azkenean, Enrike batu zen proiektura. Gogor entsaiatu ostean, uda hasi baino egun batzuk lehenago jo zuen lehenengo kontzertua Kastañoseko Jaietan; kontzertu benetan dibertigarria!!!
Gaur arte hainbat kontzertu eman ditu Txortanek, Bilbo inguruko herrietan zein bertoko auzoetan, plaza zein gaztetxeetan... beti bere lagunen laguntza jasoz, lagunak eginez eta lagunak ez diren horiek animatuz. Orain maketa prestatzen dihardu Txortanek, laster guztion esku egongo dena, ziur!!

Besterik gabe, hurrengo kontzertura gonbidatuta zaudete, eta ondo pasatuko duzuela ziurtatzen dizuegu. Laster elkar ikusiko dugulakoan, agur beroa lauron partez!
Yüklə 12,63 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə