- D E A B R U A R E N A B O K A T U A -
Aizu, metropolia izateko metroa behar da?
Noski, eta Bilbon Metroa baino gehiago daukagu.
Hori da Enpresaren lelo berria.
Zer gehiago: egin zure top-ten mesedez, edo top-
hiru.
Top-ten, top-hiru? Nik, top-less. Metropoli? Ahhh
bai, bigilantea. S-TOP.
Euskaraz nola esango zenuke “mind the gap”?
La kuala? Santutxun ez da holakorik erabiltzen.
Londresko metroan behin eta berriro entzuten den
esaldi famatua: kontuz zuloarekin –trenaren eta
nasaren artekoa–.
Beeenoo, famatuagoa da “Never mind the bollocks
(¿?)”. Sid (Sex Pistols ) gogoan…
Ahotsa jartzen duen esatari ingelesak milioiak eskatu
ditu egile eskubidetan!
Bakoitzari berea. Gainera english-berria baldin bada
english-tegiko klaseak ordaindu behar izan ditu.
AEK-ko beterano batek esaten dizu.
Imajina ezazu “geltokia” hitza grabatu duenari
milioiak ordaindu behar izatea. Euskal hitz bakar bati
esker aberastu!
Eta gero euskarak ez duela ezertarako balio entzun
behar... Jeexxuuss.
Bilboko langileei “gimnasia emozionala” eskaini
behar diezue. Zer dela eta?
Metroa baino gehiago bada Bilbokoa. 100 metroak
gutxienez entrenatu egin behar, modu emozionalean
bada ere. Burua mugitzen duenak, hankekin gertatzen
den moduan, bihotza mugitzen du. Ez ala?
Demagun zure Athletic zaletasuna ezkutatu nahi
zenukeela. Teknika emozionalak horrenbeste garatu
al dira?
Ezinezkoa da hipotesi hori. Maitasuna emoziorik
indartsuena da eta maiteminduta zaudenean nabari-
tu egiten da, nahi eta nahi ez. Koloreak sortzen
zaizkizu eta! Azal zuriko gizakioi aurpegia gorritu:
zuria ta gorria, zuri-gorri! Ba hori, esandakoa.
Albisteen arteko “loturak” egin ohi zenituen Telebe-
rrin. Gogoan daukazun korapilatsuena?
“No es menos cierto que aún siendo cierto brille por su
ausencia el acierto”. Escusatio non petita...
Inspiratuena?
Azken Teleberriko agurra, ETBtik alde egin baino
lehen: “Hay maneras y maneras de contar las cosas, de
cualquier manera lo primero debe ser cuidar las maneras,
así se hace Teleberri, al menos, a mi manera”. (Gauzak
esateko manerak eta manerak daude, edozein
maneratan manerak zaintzea izan behar da garran-
tzitsuena, horrela egiten da Teleberri, nire mane-
ran behintzat).
Baldarrena?
Baldarrena, aurrejuzkuen arabera. Niretzat ez baita-
go arrazoirik txarto ulertzeko. Irudietan Dorre
Bikien kontrako atentatuaren biktimen hiletak eta
Estatu Batuetako agintariak negarrez, Bush buru
dutela. Nire ahotsa off-ean: “Los ricos también lloran”
(aberatsek ere negar egiten dute), garai hartan tele-
sail ezagun batek egunero gogoratzen zigun
moduan. Ez al dira aberatsak? Ez al daude nega-
rrez? Jakin bagenekien pobreak negar egiteko gai
direla. Aberatsak ez dira gutxiago izango. Interpre-
taziorik? Zurea.
Y Grekoaren komunikazio arduradun bilakatzea “gora
egitea” litzateke zuretzat?
Euskal Herritarrok, hain zuzen bilbotarrok –Euskal
Herria-Gran Bilbao, hitzak berak esaten du... Begi-
ratu Hiztegi 2000–, ezin gorago egin. “Y” zer? Gre-
koa? En pintura.
n
ARGIA
5
2008ko urtarrilaren 13a
Metro Bilbao enpresako komunikazio arduraduna da.
Hamar urtez audientzia lider izan zen ETB2ko
informatiboetan.
Fermin Etxegoien
Argazkia: Iñigo Azkona
Julio Ibarra
|
Loturagilea
“Y G
Grekoa...?
En ppiintura
!”