Euskal sukaldaritza zabaltzen



Yüklə 21,5 Kb.
tarix02.10.2018
ölçüsü21,5 Kb.
#71667

KARLOS ARGUIÑANO: “Euskal sukaldaritza zabaltzen”

Garai hartako mutil asko bezalaxe, Karlos Argiñano ere mutil kozkorra izanda hasi zen lanean, Besaingo CAF enpresan, hain zuzen ere. Ez omen zuen gustuko txapista izatea: Beasainen 3.000 lagun geunden eta hutsaren hurrengoa nintzen; horrela egotea gauza gogorra da” Hau zela eta, sukaldaritza ikastea erabaki zuen, bere kabuz eta inork ezer esan gabe gainera. Pozik dago hartutako erabakiaz: “Oso gogorra iruditzen zait egunero lan egiteko korrika ibiltzea” aitortu izan du. Txikitan, zortzi urterekin edo, gauzak prestatzen aritzen zen sukaldean, eta Zarautzen ostalaritza Eskola zabaldu zutenean bertan izena ematea erabaki zuen.

Garai latzak pasa behar izan zituen Karlosek txikitan. Izan ere, bere etxean pobreak ziren eta babarrun, dilista eta porrupatata jaten zituzten, garai hartako etxe ugaritan bezala, igandeetan baserrira igotzen ziren senideak agurtzera, baina, batez ere,bazkaltzera.

Etxe pobrekoa izanda, azkar asko ikasi zituen sukaldeko trikimailuak eta amari tranpak egiten. Izan ere, anaiek arrautza bana jaten zuen eta, Karlos bi arrautza batera apurtzen saiatzen zen, eta baita lortu ere! Bai horixe!

Sukaldari ospetsu honek ez du beti izan orain daukan adinako ospe. Laguntzaile lanetan ere aritu izan da, eta Maria Cristina hotelean zegoela ikasi omen zuen kabiarra jaten. “Hiru katilu txiki betetzen nitueneko koilarakada bat jaten nuen” aipatu izan du irribarretsu. Zortzi urtez aritu zen besteei laguntzen eta beste hamalau bere kabuz.
Ez dauka, hala ere, jubilatzeko asmorik, “seme-alaba gehiegi eta zulo asko ditudalako. Horiek aurrera ateraz gero, akaso ezer ez egiteko gogoa sortuko zait” dio.

Azken bolada honetan, oso lanpetuta dabil eta hemendik denbora gutxira bere egoera normaltzea espero du, “azken urteotan lana gogotik egin dut, baina oraingoan dena pilatu zait: telebistako programa, hitzaldiak, elkarrizketak... Zaila da, gauza asko egiten dituzunean, gustoko dituzunekin behar bezala gozatzea. Eta honexek kezkatzen nau oso”. Telebistan egiten duen saioaz hauxe da bere iritzia: “Jende ugarik ikusten du nire programa eta plater egokiak egiteaz arduratzen gara. Plater bakoitzaren prozesua ondo azaltzen saiatzen gara. Gero, jendeari ez diot inoz gezurrik esaten eta etxekoandreek ni maitatzea horrexagatik izango da”. Telebistako saioan buru-belarri aritzen da eta dagoeneko 3.500 errezetako zerrenda osatu du bere laguntzaileekin batera. Ez da marka makala gero!




Yüklə 21,5 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə