Lesio larriek eta arazo fisikoek baldintzaturik dauden pertsonek ere sexualitatea eta erotika gara ditzakete, muga psikologikoak gaindituz



Yüklə 31,5 Kb.
tarix26.08.2018
ölçüsü31,5 Kb.
#64338

http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2010&hilabetea=m01&eguna=d20100112&orria=p00045009

2010-01-12 594 hitz



Lesio larriek eta arazo fisikoek baldintzaturik dauden pertsonek ere sexualitatea eta erotika gara ditzakete, muga psikologikoak gaindituz.

Aulkia buruan

Sexologia

Agurtzane Ormatza Imatz

Orain dela gutxi erotikari buruzko ikastaroak ematen egon ginen. Horrelako tailerretan jardutea ez da izaten oso ohikoa, gure beharrizanari bidea ematea asko kostatzen zaigulako. Baina are arraroagoa izaten da ezintasun fisikoek baldintzaturik dauden andreen talde bat gure jomuga izatea. Taldekide batzuek aspalditik muineko lesio bat dute, eta beste batzuek, gaixotasun degeneratibo bat. Beraz, asko gurpil aulkietan jesarrita dabiltza, eta beste batzuk, makuluak lagun. Gauza asko zituzten komunak: alde batetik, emakumeak izatea eta ageriko muga fisiko bat edukitzea, eta, bestetik, euren gorputza, erotika eta sexualitatea jorratzeko grina. Beste behin ere irakasten ikasten.

Denon gurariak, lotsak, beldurrak, larritasunak, algarak eta beste gorpuzten joan ziren emakume bakoitzaren biografiak lekua aurkitzen zuenean denon belarrietan. Norberaren ezkutuko desioak, etengabeko fantasia erotikoak, gaixotasunak ekarritako ikas-bidaiak, isiltasunak gordetzen dituen debekuak, besteen begiradak norberaren saihesbide bihurtzea... Dena bakoitzaren azalean memorizatuta, ezin ahaztu, ezin bideratu. Eta hemendik eskerrak denoi zuon bidaide izatea uzteagatik!

Plazera, askotan esan dugun moduan, ez da egun bateko kontua, ezta urtebetekoa ere, bizitza osoan gorpuztuz doakigun sentsazioa edo bizipena baino. Gainera, gure gorputz osoa errezeptorez jantzita dago; gure burmuinarekin bat plazera ekarraraziko digute. Beraz, lesio batek edo gaixotasun batek jotzen gaituenerako, gure gorputzak jada biografia bat dauka. Aurretik bizitakoak lagunduko digu aurrekoa eraikitzen, baita gure sexualitatea eta gure erotika ere. Gure gorputzaren sentsazio batzuk galduta izan arren, beste batzuk gara ditzakegu plazera bere bide gozagarria egiteko. Dena da posible!

Lesioak edo gaixotasunak gaztaroan harrapatuz gero, gurasoen jarrera erabakigarria izango da. Kasu honetan eurek lagundu beharko diete seme-alabei euren sexualitatea eta erotika garatzen eta bultzatzen, beldurrarengatik ekidin edo ezkutatu ordez. Nahi eta nahi ez, sexuatuak, sexualak eta erotikoak gara.

Bertako andreei egindako bidaietan galdetuz gero zer nahiko luketen gehien, «lotsarik ez sentitzea» litzateke erantzun nabarmenena, beste emakume askorena bezala. Baita eskatzeari eta ezetza jasotzeari beldurrik ez izatea ere... Eta nork ez, ezta? Fantasiek eurei ere zabaltzen dizkiete lotsak eta beldurrak itxitako ateak, dena delako posible han. Beraz, erotika garatzeko, ezinbestekoa zen imajinazioa eta norberari baimenaren ateak zabaltzea.



Sinesmen okerrak

Nork esan du ipurdi azpian aulkia behar dutenek ez dutela sexualitatearik edo inolako erarik erotika alorrean garatzeko? Beharbada, ez dugu aspaldian horrelakorik entzun, baina seguruenik gehienok uste dugu aukera gutxi diztuztela edota ez dela hain aberasgarria izango, ezta? Are gehiago, ziur nago eurei ere horrelakoak sinetsarazi dizkietela.

Baina zelako muturrekoa hartzen dugu euren alboan bizitako gai hau jorratzen dugunean eta sentitzen dugunean: azalaren hizkuntza amaiezina da; fantasiaren bidez askatzen dute plazera, bikotekide batzuek aulkia ez izan arren; lesioak mugatutako bideei aurre egin diete beste batzuk arakatuz...

Hona hemen bide batzuk:

Emakume askoren baginaren muskuluen displasia dela eta, euren bikotekideari izugarrizko gozamena sentiarazten diete koitoa praktikatzekoan. Emakume horien baginak inolako sentsaziorik ez eduki arren, lagunari asko gustatzen zaiola jakitea oso kitzikagarria iruditzen zaie, eta goxo-goxo jartzen dira.

Titiak eta titiburuak oso leku aproposak dira plazera garatzeko, eta honelako kasuetan plazeraren gailurretan ere bueltatxo batzuk emateko prest daude.

Zakila beharbada ez duzue sentitzen, baina zeuon eskua zakilean jarriz gero, ziur nago sentituko duzuela tentetasuna; izan leike kitzikagarria, ezta?

Aulkiaren gainean bikotekidearekin jolasteko aukerak zabaltzen dira.

Ohe gainean etzanda jartzen bazara, begiak itxita, zure lagunak, zuk ezertxo ere egin gabe, zure gorputz osoa laztan dezake hainbat modutan.

Biok aulkietan egonez gero, ziurrenik etxea egokituta edukiko duzue, inoren laguntza behar ez izateko; horrela ez bada, lagun bati eskatzen diozue zeuok gura duzuen moduan jartzeko ohean. Lotsa baztertuz eta zeuon imajinazioa erabiliz oso une erotikoa bihur daiteke!



Fantasia bidaide izanez eta aulkia burutik kenduz betiere, edonork gara dezake plazera mugarik gabe!
Yüklə 31,5 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə