Irakasleen prestakuntza plana 2016-2017 Izenburua: Nafarroa Iruña



Yüklə 14,55 Kb.
tarix03.05.2018
ölçüsü14,55 Kb.
#41036








IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA PLANA 2016-2017
1. Izenburua: Nafarroa - Iruña "Gorputzaren Gestalt eta Bioenergetika"

(MARTXOA)


2. Modalitatea: Lantegia
3. Etapa: Maila guztiak
4.Norentzat: Espezialitate eta etapa guztietako irakasleentzat.
5. Justifikazioa:
Gorputzaren Gestalt eta Bioenergetika berrikuntza pedagogikorako lanabesak dira, ikasle eta irakasleen ikaskuntza eta garapen pertsonalerako baliagarriak.

Garrantzitsua da gorputzetik eta gorputzaren bidez lan egitea hala emozioetara nola pertsona arteko gatazketara iritsi ahal izateko. Lantegi honen helburua da, besteak beste, nork bere emozioak ezagutu eta adierazi ahal izatea, gorputza eta kontaktua erabiliz bestearekin enpatizatzeko, nork bere baitatik hitz egiteko, begietara begiratu ahal izateko elkarri, besteari aurre egin ahal izateko, hala behar izanez gero, eta nork bere gain hartzeko dagokion partea, zertarako eta gure zerizanaz eta benetakotasunaz jabetu ahal izateko. Hori guztia ezinbestekoa baita eta, aldi berean, oinarrizkoa baita gero ikasleekin lan egin ahal izateko, haiek ulertzeko eta elkarri eragiteko, etorkizunean pertsona heldu eta osoak izan daitezen laguntzeko, gorputz eta buruaren arteko oreka dutenak.


6. Helburuak:
• Gorputzaren hizkuntza ezagutzea, hura aditzen eta haren bitartez adierazten ikastea.

• Ikastea, gorputzaren bidez, nork bere burua sentitzen eta aditzen, eta besteei aditzen.

• Hemendik eta orainetik lan egitea, norbera non eta nola dagoen konturatzea harturik abiaburu.

• Gorputza lanabes gisa erabiltzea tentsio emozionalei eta blokeoei antzemateko, eta haiek kudeatzeko teknika egokiak aplikatzeko.

• Norberaren emozioak ezagutzea, haiez jabetzea eta une eta modu egokietan adierazten ikastea.

• Nork bere ardurak harturik mintzatzea, lehen pertsona erabiltzea.


7. Edukiak:
• Gorputzaren bizitza: ariketa bioenergetikoak, energiaren kontzeptua.

• Gorputzaren hizkuntza: gorputzaren zantzuak eta adierazpenak.

• Hemen eta orainaren oinarrizko printzipioak. Ohartzea.

• Ariketa bionergetikoak tentsioei, blokeoei eta introiektuei antzemateko, eta espontaneotasuna, konfiantza eta adierazkortasuna berreskuratzeko, inkontzientea kontziente bilakarazteko. Ikasgelan zuzenean aplikatzeko ariketak dira, hala gorputz hezkuntzan nola edozein eskolaren hasieran egin daitezkeenak.

• Arnasteko eta mugitzeko teknikak energia berreskuratzeko: berriro sentitzea.

• Pertsona arteko harremanak irakasleen artean: konfiantza eta enpatia.

• Arnasteko teknikak, ikasgelan zuzenean aplikatzekoak ikasleei arreta biltzen eta erlaxatzen laguntzearren.

• Gorputzaren bidez arreta biltzeko teknikak, ikasleekin erabiltzekoak.


8. Metodologia: Ikastaroak azalpen teorikoa eta bizipenetan oinarrituriko jarduera uztartzen ditu, esperimentazioaren eta partaidetza aktiboaren bidezko ikaskuntza proposatuz (gomendagarri da jantzi erosoak eta zerria eramatea).
9. Hizlariak: Amaia Elosegi, Gorputz Hezkuntzan eta Kirolean lizentziaduna, Gestalteko terapeuta, yogako maistra, talde bideratzailea.
10. Arduraduna: Cristina Satrústegui, Inmaculada Ferrer Lores eta Esther Recalde Izcue (Bizikidetzarako Aholkularitza) Tel.: 848 425 359 / 848 423 215. Helb. elekt.: convive@cfnavarra.es
11. Tokia: CPEE Andrés Muñoz Garde Iruña (Pedro I , 27 )
12. Iraupena: 14 saio (3,5 orduko 4 saio)
13. Datak: 2017ko martxoaren 6a, 13a, 20a eta 27a
14. Ordutegia: 17:00etatik 20:30era, saio guztietan.
15. Izena emateko epea: Izena emateko azken eguna otsailaren 22a izanen da, webgune honetan: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/
16. Postu kopurua: 20
17. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua: 12
18. Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak: izena emateko hurrenkera.
19. Hizkuntza: gaztelania.
Oharrak:


  • Aurrerantzean prestakuntza jarduerekin zerikusia duten ohar zein mezu guztiak Hezkuntzako Sare Publikoko irakasleek duten PNTE kontu ofizialera bidaliko dira (erabiltzailea@educacion.navarra.es). Ikastetxe pribatu eta itunduetako irakasleei Educan ezarrita duten helbide elektronikora iritsiko zaizkie abisu eta jakinarazpenak.

  • Izena emateko epea amaituta, ahalik eta lasterren argitaratuko da jarduera honetarako onartuen zerrenda honako web-orri honetan: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/

  • Irakasle bat onartu badute jarduera egiteko, eta ezin baldin badu egin, jardueraren arduradunari esan beharko dio, jarduera hasi baino lehen baja emateko. Bestela zehapen-prozesua abiaraziko da, eta irakaslea ezin izanen da urtebetez sartu izena emateko plataforman; ondorioz, galduko du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen prestakuntza jardueretan parte hartzeko aukera.

  • Zehapen hori bera jarriko zaie sinaduren orrietan beste pertsona baten izenean sinatzen dutenei. Zehapen bera jasoko du, noren izenean sinatzen duten, pertsona hark ere.

  • Bi zehapen horiek ez dute inor salbuetsiko ikasturtean prestakuntzako 35 ordu egiteko beharkizuna betetzetik.

  • Ziurtagiria eskuratzeko aurrez aurreko saioen %80ra nahitaez joan beharko da eta norberak egin beharreko lana egin.


Yüklə 14,55 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2023
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə