Todos los números de la revista “Nosferatu” disponibles online



Yüklə 9,07 Kb.
tarix06.05.2018
ölçüsü9,07 Kb.
#42416




Nosferatu” aldizkariko zenbaki guztiak, online eskuragarri
Nosferatu aldizkariko zenbaki guztiak –Alfred Hitchcock en Inglaterra (1989) lehenetik hasi eta argitaratu azkeneraino Nuevo cine coreano 55-56. zenbakia (2007)–, online kontsulta daitezke orain.
Universitat Politècnica de València (UPV) unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko, Liburutegiko eta Informazio eta Komunikazio Sistemetako Arloko (ASIC) ikertzaile, dokumentalista eta informatikari talde batek zinemagintzari buruzko XX. mendeko aldizkari ospetsuenen bilduma berreskuratzea eta interesatu guztien eskura jartzea ahalbidetu duen proiektu bat garatu du. Nosferatu aldizkarietako bat da.
Donostia Kulturak (Donostiako Udala) argitaratzen duen Nosferatu aldizkaria 1989ko urrian jaio zen. 1988an Donostia Kulturak (Udal Kultur Patronatua orduan) zinema ziklo ezberdinak abiarazi zituen Antzoki Zaharrean eta ziklo bakoitzeko aldizkari monografiko bat argitaratzea erabaki zuen, zinema-egitarauaren osagarri gisa.
Nosferatu aldizkariaz gain, desagertutako zinemagintzaren arloko beste zenbait aldizkari kontsulta daitezke ere, Vértigo, La Madriguera edo Banda Aparte esaterako. Urtebete baino gehiago eman eta gero digitalizazio- eta indexazio-lanetan, RiuNet UPVko erakunde-gordailuak aipatuak publikoaren esku utzi ditu: riunet.upv.es/handle/10251/39855.
2.400 artikulutik gora berreskatu dira guztira zinemagintzako ondare kulturalaren mantentze eta hedatzerako balio handia duen proiektu honi esker. Proiektuaren ikertzaile nagusi Fernando Caneten hitzetan, "xedea zen balio historiko handiko materiala berreskuratzea, aipatua kontsultatzeko aukera ia ezinezkoa baitzen honezkero. Egun, 1930ko hamarkadatik ere datozen aldizkari guzti hauek RiuNeten eskuragarri daude eta, ondorioz, gaurtik aurrera ikertzaile eta interesatu pertsona guztiek Espainiako ondare kulturalaren osagai diren eta zinemagintzaren inguruko ikerketa-bide berriak irekitzen lagun dezaketen aipatu dokumentuak kontsultatzeko aukera dute".
Lana Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu duen I+G+b Plan Nazionalean sarturiko "2.0 Web plataformen bidez zinemagintzaren inguruko ezagutza-sare bat garatzeko ikerketa eta analisia" proiektuaren baitan garatu da.
Eta bertan, UPV unibertsitateaz gain, erakunde ezberdinek parte hartu dute: Filmoteca de CulturArts – IVAC (Valentziako Ikus-entzunezkoen eta Zinemagintza Institutua), Kataluniako Filmoteka eta Donostia Kultura; eta baita Shangrila, Textos Aparte eta El Viejo Topo argitaletxeak ere.



Donostia Kultura

Zinea • Cine

Erregina Erregentea / Reina Regente, 8 • 20003 Donostia / San Sebastián

tel (0034) 943 481 157 • faxa (0034) 943 430 621 • cinema_cinema@donostia.org





Yüklə 9,07 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə